XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beronen barruan, eta bi egiaztapen soil hauen argitan, interesgarria litzateke, ene aburuz, Kulturaren gai honek hiru informazio-multzo bil litzan: 1) kultur eremuen bakoizteari buruzkoak; 2) gutxiengoaren kulturarekin zerikusia dutenak, eta gehiengoaren gainean jakintzaren botere gisa duten gizarte-projekzioa; eta 3) balore-sistema gisa ulertutako arte erromanikoaren agerpen direnak.

Eremu soziokulturalen bakoiztea

Gure histori azalpenetan oharkabean pasatu ohi den ezaugarri bat izan da.

Hala ere, testigantza eta sintoma-multzo oso batek aldarrikatzen du denboraldi honetan izugarrizko munta duen kultur fenomenoa dela.

Urteotan zehar, eta gero eta gehiago, bakoizteko joerak indartzen dira.

Are gehiago: desberdintasunen kontzientziaz jabetzea dator; desberdintasunak erabili egiten dira, baita gatazkaldietan ere, zenbait jokamolderen bultzagarri gisa.

Sarritan, kanpoko zeinuetan azaltzen dira, eta horiei esker erraz koka dezakegu pertsona bat kultur edo gizarte-eremu jakin batean.

Judutarrei leporatuko zaizkien sanbenitoak, kontzejuetako sigiluak, (...).